Sektorean 17 urte baino gehiagoko gure esperientziak erreferentzia bihurtu gaitu trokelgintza enpresa laguntzaile gisara. Plano bidezko trokelgintza-zerbitzu laguntzaileetan espezialistak gara automobil, aeronautika edota makina-erreminta bezalako sektore desberdinetarako.
Gure lan-talde profesionalari eta dauzkagun produkzio-baliabideei esker, zerbitzuak eskaini ditzakegu trokelgintzaren sektorearentzako. Horrela fabrikatzen ditugu trokeletarako piezak oso epe motzean; betiere kalitate-berme guztiekin.
Arilanen planoa jaso ondoren, bezeroarekin adosturiko entrega-epeak beti betetzen ditugu. Eskaintzen dugun puntzoien edo trokel-matrizeen fabrikazio-zerbitzu urgentea primeran egokitzen da enpresa askok eskatzen duten produkzio-baliabideetako piezak birjartzeko premiei erantzuteko.